XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Epaimahaien izendapenak berezitasun-printzipioa betetzen dela bermatuko du. Horren indarrez, botoa emateko eskubidea duten epaimahaiko kide guztiek, sartzeko eskatzen den ikasketa maila-berari edo goragokoari dagokion titulazioa izan beharko dute, eta horietatik erdiak, gutxienez, ezagupen-alor berari dagokiona. Dena dela, Euskal Herriko Polizi-Ikastegiak izendatutako ordezkari bat egongo da epaimahaietan.

3. Epaimahaiek erabaki ahal izango dute beren lanetara aholkulari espezialistak sartzea, aukeraketa-bidea osatzen duten proba guztietarako nahiz batzuetarako, beren aholkularitza eta laguntza teknikoa ematera mugatuko direnak beren espezialitateei dagozkienetan.

49. atala.- 1. Epaimahaien ebazpenak behartze-indarrekoak izango dira funtzionari-izendapena egitea dagokion organoarentzat, horrek, baliogabetu ditzakeen araugabetasunen bat gertatuz gero, Administrazioaren ihardunbidea araupetzen duten arauen arabera berraztertu ahal izatearen kaltetan gabe.

2. Epaimahaiek ezingo dute dei egindako lanpostuak baino izangai gehiago aukeratu gisa aldarrikatu,...